Itxi

Futbola

Errege Kopako 2. kanporaketa

Portugaletek agur esan dio Kopari, Betisekin 0 eta 3 galduta

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrek ezin izan diote talde andaluziarrari aurre egin eta andaluziarrak aise nagusitu dira Alex Morenok, Lorenek eta Joaquinek egndako golekin.

  • Portugaleteko Adrian Güemes eta Betiseko Marc Batra, baloi bategatik lehian

    Portugaleteko Adrian Güemes eta Betiseko Marc Batra, baloi bategatik lehian. Argazkia: Efe.

Betis bere kalitateaz baliatu da Portugaleteri 0 eta 3 irabazteko eta Errege Kopako final-hamaseirenetarako sailkatzeko. Andaluziarrak Alex Morenok (lehen zatian), Lorenek eta Joaquinek (bigarrenean) egindako golekin gailendu zaizkio Hirugarren Mailako IV. Multzoko liderrari.

Pepe Rubiren taldeak partida serioa eta praktikoa jokatu du, eta horrekin nahikoa izan du Portugaleteko jokalarien eta La Floridan bildutako ia 5.000 zaleen ametsarekin amaitzeko.

Bizkaitarrek gogotsu hasi dute neurketa, harmailetatik jasotako animoek bultzatuta. Baina minutu gutxitan Betisek partidaren kontrola hartu du eta bizkaitarrek lanak izan dituzte bere zelaitik atera ahal izateko.

Horrela, eta Tellok emandako abisu baten ostean, lehen gola 23. minutuan sartu du Alex Morenok, Betis aurretik jarriz.

Bigarren zatian, eta kanporaketa bizirik zegoela, Portugaleteko jokalariak Joelen ate ingurura hurbiltzea lortu dute, golaren bila. Hala ere, eta Betis okerren zegoenean, Lorenek kanporaketa bideratuta utzi du 49. minutuan egindako golarekin.

Eta bukaerarako minutu baten faltan, Joaquinek 0 eta 3koa egin du, jaurtiketa gurutzatu baten bitartez.

Fitxa teknikoa

0 - Portugalete: Mediavilla; Yaser, Cubería, Santamaría, Artabe; Diego Rozas (Thaylor, 77. min), Celihueta, Txopi, Roberto Gándara (Jonfi, 62. min); Alberto Gómez (Isuardi, 51. min) eta Güemes.

3 - Betis: Joel Robles: Barragán, Mandi, Edgar, Bartra, Alex Moreno; Canales, Aleñá; Tello (Joaquín, 77. min), Loren eta Lainez (Guardado, 77. min).

Golak: 0-1, 23. min: Alex Moreno. 0-2, 49. min: Loren. 0-3, 89. min: Joaquin.