Itxi

Futbola

Santander LaLiga

Orellanak 3 partidetako zigorra bete beharko du

Agentziak | Erredakzioa

Alaveseko Victor Laguardia eta Mubarak Wakaso, Osasunako Oier Sanjurjo, Realeko Robin Le Normand eta Eibarreko Pape Diop ere, zigortuta daude jardunaldi honetan.

  • Orellanak ez du Athleticen kontra jokatuko

    Orellanak ez du Athleticen kontra jokatuko. EFE

Eibar taldeko Fabian Orellanari hiru partidetako zigorra ezarri dio Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Getaferen kontrako partidan kanporatua izan eta gero.

Neurketaren aktan '¡Eres muy malo, eres muy malo!' esan omen ziola Txileko jokalariak Eduardo Prieto Iglesias epaileari jartzen du eta horregatik erakutsi zion txartel gorria aurrelariari.

Azken jardunaldian txartel gorria ikusteagatik ezin izango du jokatu Alaveseko Victor Laguardiak; jardunaldi honetan zigortuta daude ere Oier Sanjurjo (Osasuna), Mubarak Wakaso (Alaves), Eliseo Falcon (Levante), Gabriel Fernandez (Celta), Ferland Mendyk (Real Madrid) Andres Gardado (Betis), Robin Le Normand (Reala), eta Pape Diop (Eibar).

SmartBank LaLigan zigortuta dauden jokalarien zerrenda honako hau da:

Roberto Olabe (Albacete), Antony Lozano (Cadiz), David Mateos (Extremadura), Mario Suarez (Rayo Vallecano), Jordi Figueras (Racing), Oscar Sielva (Ponferradina), Pedro Mosquera (Huesca), Ivan Balliu, Nikola Maras (Almeria), Kirian Rodríguez (Las Palmas), Jaume Grau (Lugo), Francisco Jesus Lopez de la Manzanara (Ponferradina), Cesar de la Hoz (Almeria), Alvaro Peña (Mirandes) eta Mario Ortiz (Racing).