Futbola
Urteko jokalaririk onena
Messik Urrezko Baloia irabazi du, seigarrenez
Erredakzioa
Lionel Messik eskuratu du 'France Football' aldizkariak ematen duen sari ospetsua. 2019koa irabazita, sei ditu jada bere palmaresean.
-
Lionel Messi, 2019ko Urrezko Baloiarekin. Argazkia: EFE
Lionel Messik irabazi du 2019ko Urrezko Baloia. France Football aldizkariak ematen duen sari ospetsua seigarrenez irabazi du Bartzelona taldeko jokalari argentinarrak.
Messi da futbolaren historian sari prestigiotsu hau sei aldiz irabazi duen jokalari bakarra, orain arte Cristiano Ronaldok beste baitzituen. Iazko irabazleak, Luka Modricek (Real Madril), eman dio saria argentinarrari.
Virgil van Dick Liverpool taldeko jokalaria izan da bigarren, 2019ko Txapeldunen Liga irabazi duen arren, eta Sadio Mane taldekidea geratu da hirugarren.