Futbola
Urteko jokalaririk onena
Rapinoe, 2019ko Urrezko Baloia
Erredakzioa
Megan Rapinoek pronostikoak bete ditu, eta Ada Hegerberg iazko txapeldunaren lekukoa hartu du.
-
Megan Rapinoe, eskerrak emanez bideo-konferentziaz. Argazkia: EFE
Megan Rapinoek irabazi du 2019ko Urrezko Baloia. Historian bigarren aldiz eman diote sari hau emakumezko futbolari bati, eta estatubatuarrak iazko garailea izan zen Ada Hegerbergen lekukoa hartu du palmaresean. Lucy Bronze Olympique Lyon taldeko jokalaria izan da bigarren, eta Alex Morgan Orlando Pride taldekoa, hirugarren.
Seattle Reign taldeko jokalariak Munduko Txapelketa irabazi du 2019an Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) selekzioarekin, taldea gidatuta, eta urte bikaina biribildu du sari hau jasota, FIFAk ematen duen urteko jokalari onenaren 'The Best' saria ere irabazi baitu aurten.