Itxi

Futbola

EURO 2020

Portugalek Eurokoparako txartela eskuratu du

Erredakzioa

Portugalgo selekzioak garaipena lotu du Luxemburgoren aurka (0-2) eta 2020ko Eurokopa jokatzeko sailkapena lortu du.

  • Portugal. Argazkia: EFE

    Portugalgo jokalariak Luxemburgori artutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Portugalek garaipena lortu du Luxembrgoren aurka (0-2) B multzoko azken jardunaldiko partidan, eta 2020ko Eurokoparako txartela eskuratu du. Beraz, egungo Eurokopako txapeldunaren izena ez da faltako azaroaren 30ean egingo den EURO 2020ko multzoen faseko zozketan.

Bruno Fernandesek sartu du 0-1ekoa, 38. minutuan, eta garaipena bideratuta utzi duen arren, Portugali kosta egin zaio bigarren gola sartzea. Cristiano Ronaldok sartu duen golak (0-2) neurketa erabakita utzi du, 85. minutuan.

Fitxa teknikoa:

0 - Luxemburgo: Moris; Jans, Chanot, Gerson, Carlson; Vincent Thill (Joachim, 82. min), Barreiro Martins (Sinani, 74. min), Skenderovic, Turpel (Thill, 59. min); Rodrigues eta Deville.

2 - Portugal: Rui Patricio; Ricardo, Fonte, Ruben Dias, Guerreiro; Bruno Fernandes (Ruben Neves, 89. min), Danilo, Pizzi (Moutinho, 61. min), Bernardo Silva; Cristiano Ronaldo eta Andre Silva (Diogo Jota, 70. min).

Golak: 0-1, 38. min: Bruno Fernandes; 0-2, 85. min: Ronaldo.