Itxi

Futbola

EURO 2020

Alemania, Herbehereak, Kroazia eta Austria, Eurokopan izango dira

Erredakzioa

Alemaniak garaipena lortu du Bielorrusiaren (4-0), Herbehereetako selekzioak berdindu egin du Ipar Irlandarekin (0-0), Kroaziak Eslovakiari irabazi dio (3-1), eta, Austriak Ipar Mazedoniari (2-1).

  • Alemania. Argazkia: EFE

    Alemaniako selekzioko jokalariak, Bielorrusiari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alemania, Herbehereak, Kroazia eta Austria, 2020ko Eurokopara sailkatu dira. Ondorioz, azaroaren 30ean egingo den multzoen faseko zozketan egongo dira; eta, nola ez, ekainaren 12an hasi eta uztailaren 12an bukatuko den txapelketa jokatuko dute.

C multzoan Alemaniak irabazi egin dio Bielorrusiari (4-0), eta alemaniarrak daude lidertzan, 18 punturekin. Herbehereetako selekzioak berdindu egin du Ipar Irlandaren aurka (0-0), eta bigarren da, 16 punturekin. Horrenbestez, lehen postua izango dute jokoan azken jardunaldian. Ipar Irlanda hirugarren da, eta errepeska jokatu beharko du sailkapena lortu ahal izateko.

E multzoan, Kroaziak graipena lortu du Eslovakiaren aurka (3-1) eta lidertzan amaitu du sailkapen-fasea. Bestalde, Austriak irabazi egin du Ipar Mazedoniaren kontra (2-1), eta multzoko bigarren gisa, Eurokopa jokatzeko sailkatu da.