Futbola
Azaoaren 23an
Libertadores Kopako finala ez da Txileko Santiagon jokatuko
Agentziak | Erredakzioa
River Plate eta Flamengo taldeen arteko partidak jokalekua aldatuko du Txileko protestak direla eta.
-
River Plate, 2018ko txapelduna. Argazkia: EFE
River Plate eta Flamengo taldeen arteko CONMEBOLeko Libertadores Kopako final handia ez da Txileko Santiagon jokatuko.
Urriaren 17an Txilen hasi ziren protestek ezinbesteko baldintzak eta orden publikoko arazoak eragin dituzte. Beraz, Peruko Liman izango da partida, aukeratutako data berean, hots, azaroaren 23an.
CONMEBOLek, Hego Ameriketako futbolaren erakundea nagusiak, hartu du erabakia 'egun Txilen dagoen egoera aztertu eta ebaluatu ondoren eta jokalarien eta zaleen segurtasuna ziurtatzeko partida lekuz aldatzea erabaki dugu'.
'Peruko Gobernuak berak eskaini du finala jokatzeko leku berria. Segurtasuna bermatzen da eta behin Flamengoko eta River Plateko klubekin adostuta, erabakia hartu dugu', gehitzen da CONMEBOLek kaleratutako agiri batean.