Itxi

Futbola

EURO 2020

Espainiak berdindu egin du Norvegiarekin eta oraindik ez da Eurokopara sailkatu

Agencias | Redacción

Espainiak bana (1-1) berdindu du Norvegiaren aurka jokatu duen 2020ko Eurokopako sailkapen-faseko zazpigarren jardunaldiko partida. Saul eta King izan dira golegileak.

  • Eladbellaoui eta Sergio Ramos. Argazkia: EFE

    Eladbellaoui eta Sergio Ramos, Norvegia - Espainia partidan (1-1). Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak bana (1-1) berdindu du Norvegiaren aurka jokatu duen 2020ko Eurokoparako sailkapen-faseko zazpigarren jardunaldiko partida, eta EURO 2020 txapelketara sailkatzeko txartela lortzeko lehian jarraitu beharko du.

Neurketa parekatua izan da, eta abagune gutxikoa, baina bi taldeek izan dituzte gola sartzeko aukera batzuk. Espainiak aurrea hartu du 47. minutuan Saul Ñiguezek sartutako golaren bitartez (0-1). Bazirudien Espainiak garaipena lortuko zuela, baina Kepa Arrizabalaga atezainak penaltia egin du luzapenean, eta Kingek banakoa (1-1) egin du.

Mikel Oyarzabal eta Kepa Arrizabalaga euskal jokalariak hasierako hamaikakoan egon dira, eta Iñigo Martinez 88. minutuan zelairatu da Bernaten ordez.

Fitxa teknikoa:

Norvegia: Jarstein; Elabdellaoui, Nordtveit (Hovland, 31. min), Ajer, Aleesami; Johansen (Soerloth, 63. min), Berge, Henriksen (Johnsen, 83. min), Selnaes, Odegaard eta King.

Espainia: Kepa; Navas, Ramos, Albiol, Bernat (Iñigo Martínez, 88. min); Fabian, Busquets, Saul; Oyarzabal (Rodri, 78. min), Rodrigo eta Ceballos (Cazorla, 64. min).

Golak: 0 - 1, 47. min, Saul. 1 - 1, 90+4. min, King (penlatiz).

Epailea: Michael Oliver (ING). Txartel horiak ater dizkie King (42. min) Norvegiako jokalariari, baita Rodrigo (36. min), Busquets (61. min), Sergio Ramos (81. min), Fabian (81. min) eta Kepa (92. min) Espainiako selekzioko futbolariei.