Futbola
Primera Iberdrola
Garaipenik ez ligako lehen jardunaldian
eitb.esi
Realak puntu bat eskuratu zuen Valentzian (2-2) eta Athleticek galdu egin zuen Levanteren kontra (2-0).
-
Nerea Izagirre, Realeko jokalaria
Primera Iberdrolak ez du hasiera ona izan bi euskal taldeentzat.
Realak puntu bat erdietsi zuen Valentziaren kontrako partidan (2-2) eta Athleticek ez zuen aukerarik izan Levanteren kontra, zuri-gorriek 2-0 galdu zuten.
Atletico Madrilek, egungo txapeldunak, 1-0 irabazi zuen Sportingen aurka Huelvan eta Bartzelona, aldiz, gol zaparrada batekin nagusitu zitzaion CD Tacon taldeari (9-1).
1. JARDUNALDIKO EMAITZAK
Sporting Huelva - Atletico Madril 0-1.
FC Bartzelona - CD Tacon 9-1.
Valentzia - Reala 2-2.
Levante - Athletic Club 2-0.
Deportivo Abanca - Espanyol 3-1.
Sevilla - UD Granadilla 4-0.
EDF Logroño - Rayo Vallecano 4-1.
Madril CFF - Betis 1-0.