Futbola
Tirabirak
Euskal Selekzioaren eta Argentinaren arteko lagunartekoa, airean
eitb.eus
Urriaren 13an San Mamesen jokatzekoa zen neurketa, baina Argentinako Federazioak ez du ontzat ematen Euskadiko Federazioak bitartekari batekin sinatutako akordioa
-
Euskal Selekzioaren eta Argentinaren harmarriak. Argazkia: ETB
Euskal Selekzioak eta Argentinak urriaren 13an San Mamesen jokatzekoak ziren lagunarteko norgehiagoka arriskuan egon daiteke.
Argentinako Futbol Federazioak (AFA) ez du neurketaren jakinarazpen ofizialik egin, eta, ez du ontzat hartzen Euskadiko Federazioak bitartekari batekin sinatutako akordioa.
Are gehiago, AFAk uste du partida denbora baino lehen iragarri zela, eta kontratuaren baldintzak aireratu zirela.
Aitzitik, Euskal Federazioaren ikuspuntua bestelakoa da. Aipatu legez, euskal ordezkariek bitartekari batekin sinatu zuten akordioa, eta, euren aburuz, bitartekari horrek eta Argentinako Federazioak orain talka egin dute. Hartara, egoera horren eraginez, joan zen asteazkenean iragarri zen lagunartekoak bertan behera geratzeko arrisku handia dauka.
Dena dela, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Federazioak negoziazioei heldu nahi diete berriro, eta AFArekin harremanetan jarri nahi dute, baina ezkorrak dira.