Futbola
Bartzelona
Messik min hartu du lehen entrenamenduan eta zalantza da Athleticen aurkakorako
Erredakzioa
Bartzelona taldeko jokalari argentinarrak lehen graduko lesioa du eskuin hankako soleoan, eta zalantza da Barçak Athleticen kontra jokatuko duen Ligako lehen jardunaldiko partiarako.
-
Messi, Bartzelonaren aurkezpen ofizialean, Camp Noun. Argazkia: EFE
Lionel Messik min hartu du Bartzelonarekin egin duen lehen entrenamenduan astelehen honetan, eta Barçako osasun-zerbitzuek jakinarazi dutenez, Messik "lehen graduko lesioa du eskuin hankako soleoan".
Ondorioz, Messi zalantza da Bartzelonak Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duen Ligako lehen jardunaldirako. Neurketa horrek ez dauka ez data ez ordutegi zehatzik oraindik, baina abuztuaren 16an edo 17an jokatuko da.
Jon Gamper torneoan Arsenali 2-1 irabazi ondorengo egunean, lan-saioa egin du Bartzelonak astelehen honetan, Messiren, Arturo Vidalen eta Philippe Coutinhoren berritasunekin, hirurak lanean hasi baitira oporretatik bueltan. Junior Firpo, Barçaren azken fitxaketa ere, lan-saioan izan da.
Barçak argitu duenez, Lionel Messi ez da egongo klubak Amerikako Estatu Batuetan jokatuko dituen denboraldi-aurreko partidetan, Bartzelonan geratuko baita lesioa ahalik eta arinen gainditzeko.