Itxi

Futbola

Akordioa

Euskal derbietako sarrerak 25 eurotan izango dira, kanpoko taldeentzako

Erredakzioa

Prezio horretara salmentan izango diren sarrerak zelai bakoitzak har ditzakeen zale-kopuruari mugatuta izango dira; hain zuzen ere, kanpoko zaleentzako egokituta dagoen tribunako zale-kopuruari.

  • Aitor Elizegi, Jokin Aperribay, Luis Sabalza, Alfonso Fernandez de Troconiz eta Amaia Gorostiza.

    Aitor Elizegi, Jokin Aperribay, Luis Sabalza, Alfonso Fernandez de Troconiz eta Amaia Gorostiza.

Euskal derbietako sarrerak 25 euroetan izango dira kanpoko taldeentzako, 2019/20 denboraldian Lehen Mailan parte hartuko duten bost taldeek adostu dutenez: Athleticek, Realak, Alavesek, Eibarrek eta Osasunak.

Prezio horretara salmentan izango diren sarrera zelai bakoitzak har ditzakeen zale-kopuruari mugatuta izango dira; hain zuzen ere, kanpoko zaleentzako egokituta dagoen tribunako zale-kopuruari.

Aitor Elizegi, Jokin Aperribay, Luis Sabalza, Alfonso Fernandez de Troconiz eta Amaia Gorostiza presidenteak Anoeta Zelaian bildu dira, goizean, akordioaren ekimena aurrera eramateko asmoz.

Horrenbestez, euskal zaleek aurreko denboraldietan eskatzen zuten akordioa ofizial egin da.