Futbola
Internazionala
Espainiak eta Alemaniak jokatuko dute Europako 21peko finala
Agentziak | Erredakzioa
Espainiak 4-1 irabazi zion Frantziari eta Alemaniak Errumaniari irabazi zio (4-2). Horrenbestez, Europako 21peko selekzioen txapelketako garaipena lehiatuko dute bi selekzioek finalean.
Espainiako selekzioak eta Alemaniakoak Europako 21 urte azpiko Txapelketako finala jokatuko dute. Izan ere, biek haien partidak irabazi zituzten, markagailua irauli ostean, eta finalerako sailkapena eskuratu zuten.
Espainiako selekzioak gol-festa lortu zuen Frantziaren aurkako partidan, nahiz eta aurkako golarekin hasi. Espainiak, Mikel Oyarzabal buru, bikain jokatu zuen eta partidaren markagailua iraultzea lortu zuen.
Partidaren hasieran, Espainiak gol aukera gehiago izan zituen, baina frantziarrek azkar lortu zuten lehenengo gola. Izan ere, Junior Firpok Reine-Adelaideri egindako penaltiaren ostean, Frantziak huts eta batekoa lortu zuen.
Hala eta guztiz ere, ‘La Roja’-k partida lehiatzen jarraitu zuen eta Marc Rocaren bitartez berdinketaren gola lortu zuten, 28. minutuan (1-1).
Lehenengo zatia amaitzear zegoela, eta Espainiak bi gol aukera garbi desprobetxatu ostean, Oyarzabali area barruan egindako faltaren ostean penaltia adierazi zuen epaileak. Realeko jokalari euskaldunak ez zuen huts egin eta Espainiako selekzioak markagailuan aurrean jarri zen (2-1).
Bigarren zatian zehar, Espainiak erabateko nagusitasuna izan zuen. Dani Olmok hirugarren gola lortu zuen, 48.minutuan, Espainia partidaren jaun eta jabe zela baieztatuz. Frantziako selekzioak ez zuen aukerarik izan bigarren zati honetan eta, Borja Mayoralek lortutako golarekin, Espainiako selekzioak garaipena baietsi zuen, 66. minutuan (4-1).
Finalaurrekoetako beste partidan, Alemaniak markagailua irauli behar izan zuen ere Errumania garaitzeko (4-2).
Horrenbestez, Espainiak eta Alemaniak Europako 21 urte azpiko finala jokatuko dute, igandean.
Fitxa teknikoa: Espainia vs Frantzia
4 - Espainia: Sivera; Aguirregabiria, Vallejo, Nuñez, Junior; Roca, Fabian (Merino, 85. min), Ceballos (Soler, 74. min); Dani Olmo, Fornals y Oyarzabal (Mayoral, 63. min).
1 - Frantzia: Bernardoni; Dagba (Adou, 22. min), Konate, Upamecano, Ballo-Toure; Guendouzi, Tousart (M.Dembele, 58. min), Aouar, Reine-Adelaide; Ikone y Mateta (Thuram, 71. min).
Golak: 0-1, 16. min: Mateta, penaltiz. 1-1, 28. min: Marc Roca. 2-1, 45. min: Oyazarbal, penaltiz. 3-1, 48. min: Olmo. 4-1, 66. min: Mayoral.
Epailea: Georgi Kabakov (BUL).
Fitxa teknikoa: Alemania vs Errumania
4 - Alemania: Nubel; Klostermann, Tah, Baumgartl, Mitteslstadt; Eggestein (Maier, 89. min), Dahoud (Koch, 94. min), Neuhaus (Nmecha, 78. min), Oztunali; Waldschmidt eta Amiri.
2 - Errumania: Radu; Manea, Nedelcearu, Pascanu, Stefan; Baluta, Cicaldau (Ciobanu, 69. min); Man, Hagi, Ivan (Coman, 55. min); eta Puscas (Petre, 87. min).
Golak: 1-0, 21. min: Amiri. 1-1, 27. min: Puscas penaltiz. 1-2, 44. min: Puscas. 2-2, 51. min: Waldschmidt penaltiz. 3-2, 90. min: Waldschmidt. 4-2, 94. min: Amiri.
Epailea: Orel Grinfeld (ISR).