Futbola
Ofiziala
Fernando Torresek futbola utziko duela adierazi du
Agentziak | Erredakzioa
Madrilgo jokalariak futbol profesionala utziko du, 18 urteko ibilbidea izan ondoren. Igandean bere azken partida jokatuko du Sagan Tosu taldearekin.
-
Fernando Torres. Argazkia: EFE
Fernando Torres futbol profesionala utziko duela adierazi du, 18 urteko ibilbidea izan ondoren. Madrilekoak igandean jokatuko du bere azkenengo partida, Sagan Tosu taldearekin.
Atletico Madrilekin 2001ean debutatu zuenetik, 9 garaikur irabazi ditu. Horien artean, 2010eko Munduko Kopa, 2008ko eta 2012ko Eurokopak eta Chelsea taldearekin 2012an irabazitako Txapeldunen Liga.
Horrenbestez, Espainiako historian izan den aurrelaririk onenetariko bat erretiratuko da.
Igandean jokatuko du bere azkenengo partida profesional mailan, Sagan Tosu taldearekin. Torresek kirol-gestioan formazioa izango du, etorkizunean Atletico Madril taldean lan egiteko helburuarekin.