Futbola
2. B MAILARA IGOTZEKO PLAY-OFF
Tarazona, Prat eta Luanco dira Alaves B, Portugalete eta Sestaoren aurkariak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru euskal taldeek asteburu honetatik aurrera egin beharko diete aurre Bigarren B Mailara igotzeko azken kanporaketei.
-
Bigarren B Mailara igotzeko azken kanporaketen koadroa. Argazkia: @rfef
Bigarren B Mailara igotzeko azken kanporaketari dagozkion partidak zozkatu dira astelehen honetan, eta zozketa horretan parte hartu duten hiru euskal taldeek (Alaves B, Portugalete eta Sestao) euren aurkariak zein izango diren ezagutu dituzte: Tarazona, Prat eta Luanco, hurrenez hurren.
Horrenbestez, Alaves Bk Aragoiko Tarazona kanporatu beharko du. Lehendabizi etxean jokatuko dute arabarrek, eta bueltako neurketa Zaragozan izango da. Tarazonak bere multzoko lehen postuan bukatu zuen liga. Ondoren, Orihuelaren aurka galdu zuen txapeldunen kanporaketa; finalerdietan, ordea, CD El Palo utzi zuen atzean.
Portugaletek, bere aldetik, Llobregateko Prat talde katalana izango du aurrez aurre. Prat bere multzoko laugarren sailkatu zen fase erregularrean, eta, horren ostean, Ceuta eta Tamaraceite kanporatu ditu. Itzuliko partida etxean hartuko dute bizkaitarrek.
Azkenik, Sestao Riverrek Marino Luancori irabazi beharko dio mailaz igo nahi badu. Asturiarrak euren multzoko bigarren tokian geratu ziren, eta aurreko kanporaketa bietan Gasteizko SD San Ignazio eta Multivera talde nafarra kaleratu zituzten.
Joaneko neurketak ekainaren 22an eta 23an jokatuko dira; itzulikoak, berriz, ekainaren 29an eta 30ean.
Honako hauek dira kanporaketa guztiak:
Algeciras - Socuellamos
Prat - Portugalete
Villarrobledo - Lealtad de Villaviciosa
Alaves B - Tarazona
Union Viera - Cadiz B
Alcobendas Sport - Villarrubia
Marino de Luanco - Sestao River
Linares - La Nucia
Las Rozas - Mallorca B
Kanporaketa hauek gainditzen dituzten taldeak Bigarren B Mailara igoko dira.