Futbola
Lagunartekoa
Berdinketa Euskal Selekzioaren eta Panamaren artean (0-0)
Agentziak | Erredakzoa
Julio Cesar Dely Valdes eta Javier Clemente hautatzaileen taldeek joko gutxi erakutsi zuten Panaman jokatutako adiskidantzazko neurketan.
Euskal Selekzioak eta Panamak hutsean berdindu egin zuten Rommel Fernandez futbol-zelaian jokatutako neurketan.
Etxeko taldeak Jose Penedo, Felipe Baloy, Blas Perez eta Luis Tejada omentzeko erabili zituzten neurketaren lehen minutuak, selekzioarekin ez baitute gehiago jokatuko.
Bi selekzioek ez zuten joko onik erakutsi eta zelai erdian ibili zen baloia gora eta behera, ezkerrera eta eskumara, gol abagunerik gabe. Bigarren zatian baloi jabetza Julio Cesar Dely Valdesen taldeak izan zuen, baina markagailua ez zen mugitu. Javier Clementek ezin izan zuen garaipenarekin debuta egin.
0. Panama: Jaime Penedo (m.1 Jose Calderon); Kevin Galvan (m.82 Eric Davis), Fidel Escobar, Felipe Baloy (m.11. Roberto Chen) (m.81 Jean Carlos Vargas) , Adolfo Machado, Cesar Blackman (m.71 Valentin Pimentel); Leslie Heraldez (m.63 Adalberto Carrasquilla), Armando Cooper, Marcos Sanchez (m.60 Abdiel Arroyo); Blas Perez (m.10 Rolando Blackburn) eta Luis Tejada (m.10 Luis Zuñiga) (m.62 Jose Fajardo).
Entrenatzailea: Julio César Dely Valdés.
0. Euskal Selekzioa: Iago Herrerin; Mikel Balenziaga, Unai Bustinza, Iñigo Martinez (m.61 Daniel Vivian), Mikel San Jose; Gaizka Larrazabal (m.75 Jesus Areso), Manuel Garcia, Javier Areso, Aihen Muñoz (m.66 Iñigo Vicente); Aritz Elustondo eta Aritz Aduriz (m.55 Asier Villalibre).
Entrenatzailea: Javier Clemente.