Futbola
Santander Liga
Ligako 37. jardunaldia ordutegi bateratuan jokatuko da, maiatzaren 12an, 18:30ean
Erredakzioa
Espainiako Futbol Liga Profesionalak jakinarazi duenez, 'ordutegi hauek behin-behinekoak dira. Aldatuak izan daitezke, 36. jardunaldian ematen diren emaitzen arabera'.
-
Willian Jose, Real Madrili Santiago Bernabeun sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Santander Ligak astelehen honetan jakinarazi duenez, Lehen Mailako 37. jardunaldiko partidak ordutegi bateratuan jokatuko dira, maiatzaren 12an, 18:30ean. Hala ere, Futbol Liga Profesionalak argitu du, "ordutegi hauek behin-behinekoak" direla, eta "partida guztiak aldaketak izan ditzakete, 36. jardunaldian ematen diren emaitzen arabera".
Reala¿k, Real Madril izango du aurkari Anoetan, Eibarrek Vila-realen aurka jokatuko du Zeramikaren Estadioan, Alaves Valentziaren kontra arituko da Mestallan, eta Athleticek Celta izango du aurkari San Mamesen.
2018-2019 Santander Ligako 37. jardunaldiko partidak:
Igandea, maiatzak 12:
Reala - Real Madril (18:30ean).
Leganes - Espanyol (18:30ean).
Vila-real - Eibar (18:30ean).
Valentzia - Alaves (18:30ean).
Rayo Vallecano - Valladolid (18:30ean).
Girona - Levante (18:30ean).
Betis - Huesca (18:30ean).
Bartzelona - Getafe (18:30ean).
Atletico Madril - Sevilla (18:30ean).
Athletic - Celta (18:30ean).