Itxi

Futbola

Konfirmatuta

Asteburuan futbola egongo da

Erredakzioa

BBVA Ligako jardunaldia jokatuko da hurrengo asteburuan, eta epailearen erabakia jakin eta berehala partiden ordutegiak zehaztu dira.

Purificacion Pujol magistratuak Athletic, Reala, Zaragoza,&' || 'nbsp; Espanyol, Sevilla eta Vila-realek eskatutako behin-behineko kautelazko neurriak onartzea erabaki du eta ondorioz BBVA&' || 'nbsp;Ligako futbol jardunaldia jokatuko da.

Kronologia

Purificacion Pujol epailea behin-behineko neurriak hartu baino lehen auziko bi aldeak deitu zituen atzo. Beraz, asteazkenean, goizean, jakitera eman du bere erabakiaren berri eta orduan jakin da zer gertatuko den hurrengo asteburuko futol-jardunaldiarekin.

Espainiako&' || 'nbsp;Futbol&' || 'nbsp;LigaProfesionalak apirilaren 3ko liga-jardunaldia bertan behera uztekoasmoarekin jarraitzen du, ez baitu "aurrerapen esanguratsurik" somatupartidak irekian emateko beharra kentzeko edota apustu-legea aldatzekoGobernuari egindako eskarietan.

Lehenengo Mailako taldeek egindako bileran jardunaldiaren inguruko bozketarik ez zela egin esan du&' || 'nbsp;Astiazaranek, baina zazpi klubek jardunaldia jokatzeko asmoa erakutsi zuten:&' || 'nbsp;Vila-realek, Realak, Athleticek, Zaragozak,&' || 'nbsp;Espanyolek, Sevillak eta Malagak.&' || 'nbsp;

Zuri-gorriekAlmerian jokatuko lukete eta donostiarrek Anoetan Herculesen aurka.Osasuna, ordea, alde agertu da eta Patxi Izco presidenteak ontzat jo du30. jardunaldia bertan behera uzteko asmoa.