Futbola
Ofiziala
Javier Clementek zuzenduko du Euskal Selekzioa
eitb.eus
Barakaldokoak Mikel Etxarriren eta Jose Mari Amorrorturen lekukoa hartuko du eta bere aurkezpena ostegunean egingo da Euskalduna Jauregian.
Euskadiko Futbol Federakundeak eta Javier Clementek akordioa erdietsi dute teknikari bizkaitarrak Euskal Selekzioaren ardura har dezan. Clementek eskarmentu handia dauka entrenatzaile gisa. Goi mailan hamar talde zuzentzeaz gain lau selekzio entrenatu ditu lau hamarkadako ibilbidean: Espainia, Serbia, Kamerun eta Libia.
Clementek Mikel Etxarriren eta Jose Mari Amorrorturen lekukoa hartuko du Euskal Selekzioan eta Euskadiko Federazioak azken urteotan erakutsitako konpromisoa eta egindako lan bikaina eskertu nahi izan die biei
Bizkaitarraren aurkezpena ostegunean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian 13:00etatik aurrera. Halaber, agerraldi horretan Euskal Selekzioak maiatzaren 29an Panamaren kontra jokatuko duen partidaren gaineko zenbait xehetasun emango dira.