Itxi

Futbola

27. jardunaldiKO ORDUTEGIAK

Alavesen eta Eibarren arteko derbia, martxoaren 9an

EITB.EUS

Athleticek irekiko du jardunaldia Espanyolen aurka, ostiralean; Realak berriz, Sanchez Pizjuanen jokatuko du, igandez.

  • Alejo eta Duarte, joan zen urteko derbian.

    Alejo eta Duarte, joan zen urteko derbian. Argazkia: EFE

Ligak 27. jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera ostiral honetan. Euskal taldeei dagokienez, martxoaren 9an Alavesek eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute Mendizorrotzan (13:00).

Egun bat lehenago, martxoaren 8an, ostirala, San Mamesek Athleticen eta Espanyolen arteko lehia hartuko du, 21:00etatik aurrera.

Azkenik, igandean, martxoaren 10ean, Realaren txanda izango da. Txuri-urdinek Sevillara bidaiatuko dute Sanchez Pizjuanen jokatzeko, 18:30ean hasiko den norgehiagokan.