Futbola
Espainiako Federazioan
Levantek Bartzelona salatu du Chumi jokalaria zelairatzeagatik
Agentziak | Erredakzioa
Urtarrilaren 10ean, Bartzelonak harrobiko jokalaria Levanteren aurkako kopa partidan zelairatu zuen, aurretik, Bartzelona Brekin, txartelengatik jasotako zigorra bete barik zeukanean.
-
Levante Errege Kopatik kanpo geratu da. Argazkia: Efe.
Levantek konfirmatu egin du ostiral honetan Bartzelonaren aurkako salaketa jarri duela Espainiako Futbol Federazioaren aurrean. Valverderen taldeak Juan Brandariz 'Chumi' harrobiko jokalaria zelairatu zuen bi taldeek urtarrilaren 10ean jokatu zuten partidan, jokalariak Bartzelona Brekin zuen zigorra bete barik zeukanean.
Levantek Twitterren konfirmatu duenez, salaketa Chumirekin gertatutakoa 'El Mundo' egunkariak emandako informazioaren bidez jakin ostean jarri dute.
Juan Brandariz Movilla 'Chumi' jokalaria hasierako hamaikakoan atera zuen Valverdek eta 58. Minutuan Clément Lenglet frantziarrak ordezkatu zuen.
Partida horren aurreko egunean, Lehiaketa Batzordeak Chumiri zigorra jarri zion Bartzelona Brekin pilatutako txartelen ondorioz.
Salaketa egiteko epea agortu den arrena, Quico Catalan Levanteko presidenetak konfirmatu egin du jurisprudentzia "sendoa" dagoela eta horrek salakera aurkezteko erabakia bermatzen duela. Auzia Levanteren alde erabakiko dela espero dute.
Levantek 3 eta 0 galdu zuen ostegunean Camp Nou zelaian, joaneko partida 2 eta 1 irabazi ostean. Ondorioz, Bartzelonak lortu du Errege Kopako final-laurdenetan sartzea. Kanporaketa horretako zozketa gaur bertan egingo dute, 17:00etan.
El #LevanteUD ha presentado esta mañana la denuncia en la @rfef por la alineación indebida de un jugador del @FCBarcelona_es en el partido de ida de los octavos de final de la #CopaDelRey
— Levante UD ¿ (@LevanteUD) 18 de enero de 2019