Futbola
Urtarrilaren 26tik 28ra
Santander Ligako 21. jardunaldiari dagozkion ordutegiak
EITB.EUS
Eibarrek eta Athleticek larunbatean jokatuko du, urtarrilaren 26an; Realak, igandean, urtarrilaren 27an; eta Alavesek, astelehenarekin, urtarrilaren 28an.
-
Markel Susaeta, joan zen denboraldiko Athletic-Betis partidan. Argazkia: EFE
Ligak asteazken honetan eman ditu ezagutzera urtarrilaren 26an (larunbata) hasi eta urtarrilaren 28an (astelehena) amaituko den 21. jardunaldiko ordutegiak.
Euskal taldeen artean jokatzeari ekingo dioten lehenak Eibar eta Athletic izango dira. Bata zein bestea larunbatean lehiatuko dira: armaginek Leganesera bidaiatuko dute (18:30); zuri-gorriek, berriz, Betis hartuko dute San Mamesen (20:45).
Realaren txanda igandean iritsiko da, urtarrilaren 27an. Txuri-urdinek ere euren zelaian jardungo dute, Huescaren aurka (18:30).
Azkenik, Alavesek jardunaldiko azken norgehiagoka jokatuko du. Babazorroek Rayo izango dute aurrez aurre Mendizorrotzan, astelehenean. (21:00).
HORARIOS | Consulta cuándo se jugarán los partidos de la jornada 21 de #LaLigaSantander.
— LaLiga (@LaLiga) 9 de enero de 2019