Futbola
Errege Kopa 2018/19
Final-hamaseirenetako bueltako partidak aste honetan jokatuko dira
eitb.eus
Errege Kopan jarraitzen duten taldeek final-zortzirenetan izateko azken aukera izango dute aste honetan. Alavesek eta Realak gaur jokatuko dute, eta Athleticek eta Eibarrek, aldiz, ostegunean.
-
Williams Huescaren aurkako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Errege Kopa 2018/19ko final-hamaseirenetako partidak aste honetan jokatuko dira, asteartearen (abenduak 4) eta ostegunaren (abenduak 6) bitartean. Alavesek eta Realak joaneko partidako berdinketei buelta ematea izango dute helburu gaur, asteazkenean. Ostegunean, aldiz, Eibarrek 2-0ekoa gainditu beharko du Ipuruan, eta Athleticek Huescan jokatuko du, joaneko partidan kanporaketa ia erabakita utzi ondoren.
Babazorroek Gironan jokatuko dute Mendizorrotzako 2-2koari buelta emateko helburuarekin. Alavesek partida ona egin beharko du Kopako hurrengo kanporaketan izan nahi badu.
Realak ere, gaur jokatuko du, Celtaren aurka, Balaidosen berdindu ondoren.
Bestalde, Athleticek lasai bidaiatuko du Huescara, San Mamesen emaitza positiboa lortu baitzuen (4-0). Ligako egoera txarra buruan duela, Gaizka Garitanok sistema berriak probatzeko aukera izango du
Azkenik, Eibarrek 2-0 galdu zuen Molinonen Sportingen aurka, eta zail izango du Kopako final-zortzirenetan izateko txartela eskuratzea.
Final-hamaseirenetako bueltako emaitzak eta partidak:
Asteartea, abenduak 4
Valentzia 1–0 Ebro [Batsuayi, 58']
Getafe 5–1 Kordoba [Portillo, 17'; Angel, 41', 77' y 79'; Ibañez 48' | Aythami, 69']
Rayo 0–1 Leganes [Velazquez, 16']
Espanyol 1–0 Cádiz [Hernan Perez, 75']
Asteazkena, abenduak 5
Atletico Madril 4–0 Sant Andreu
Girona 2–1 Alaves
Vila-real 8–0 Almeria
Sevilla 1–0 Villanovense
Reala 2–0 Celta
Valladolid 2–1 Mallorca
Bartzelona 4–1 Cultural
Osteguna, abenduak 6
(12:00) Levante – Lugo
(16:15) R. Madril – Melilla
(18:30) Eibar – Sporting
(18:30) Huesca – Athletic
(20:45) Betis – Racing