Futbola
Santander liga
Clos Gomezek bideolaguntzailearen (VAR) eraginkortasuna babestu du
Agentziak | Erredakzioa
Epaile ohiak, Espainiako ligan bideolaguntzailea ezartzearen arduradun nagusiak, VAR sistemaren alde egin du Andaluziako Kirol Kazetarien Federazioak antolatutako solasaldi batean.
-
Bideolaguntzailearen sistema (VAR). Argazkia: EFE
Clos Gomez epaile ohiak, Espainiako ligan bideolaguntzailea ezartzearen erantzule nagusiak, VAR sistemaren eraginkortasuna defendatu du Andaluziako Kirol Kazetarien Federazioak antolatutako solasaldi batean.
2017an arbitro izateari utzi zionak sistema "perfektua" ez dela onartu du, baina, hala ere, epaileei laguntzen dien tresna dela gaineratu du. Santander ligan ezarri zenetik, jardunaldi bakoitzean jokatzen diren partidetan, batez beste, hirutik bitan erabiltzen da.
Zaragozar epaile ohiaren esanetan, epaileak momentu jakin batzuetan ez du VAR sistema kontsultatu beharrik, horren ardurapean dauden epaileek zuzenean esaten diotelako "jokoz kanpokoa izan den, falta bat area barruan edo kanpoan izan den edota falta baten ardura jokalari batek edo beste batek izan duen".