Itxi

Futbola

Ofiziala

Solari, Real Madrileko entrenatzailea 2021era arte

Erredakzioa

Santiago Hernan Solarik kontratua berritu du Real Madrilekin lehen taldeko entrenatzailea izateko 2021. urteko ekainaren 30era arte.

  • Santiago Hernan Solari. Argazkia: EFE

    Santiago Hernan Solari, Real Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Santiago Hernan Solari Real Madrileko lehen taldeko entrenatzailea izango da 2021. urteko ekainaren 30era arte, astearte honetan klubarekin kontratu berria sinatu ostean. Hala jakinarazi du Real Madrilek komunikatu baten bitartez.

Solarik, Julen Lopetegui ordezkatu zuen karguan urriaren 29an. Ordutik, lau partida zuzendu ditu lehen taldeko entrenatzaile karguan, eta laurak irabazi ditu. Melilla Errege Kopan, Valladolid eta Celta Ligan, eta Viktoria Plzen Txapeldunen Ligan, izan dira talde merengearen aurkariak.

"Real Madrileko Zuzendaritza Batzordea 2018ko azaroaren 13an bildu da, eta adostu du Santiago Solari izango dela lehen taldeko entrenatzailea 2021. urteko ekainaren 30era arte", publikatu du Real Madrilek.