Itxi

Futbola

Abenduaren 7tik 9ra

Ligako 15. jardunaldiko ordutegiak jakinarazi dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Athletic – Girona norgehiagoka abenduaren 10ean, astelehenez, jokatuko da

  • Joan zen denboraldiko Athletic - Girona partida. Argazkia: EFE

    Joan zen denboraldiko Athletic - Girona partida. Argazkia: EFE

Ligak abenduaren 7tik 9ra jokatuko den 15. jardunaldiari dagozkion partiden ordutegien berri eman du ostegun honetan.

Euskal taldeei dagokionez, Alaves izango da jokatzen lehenengoa. Gasteiztarrek Wanda Metropolitanora joango dira Atletico Madrilen aurka aritzeko, abenduaren 8an, larunbatean.

Igandean, Eibarren eta Realaren txanda iritsiko da. Armaginek Levante hartuko dute Ipuruan, 12:00etatik aurrera. Txuri-urdinek 18:30 arte itxaron beharko dute Valladolidi irabazten saiatzeko.

Bestalde, astelehenean, abenduaren 10ean, Athleticek Girona izango du aurrez aurre San Mamesen, 21:00etan hasiko den norgehiagokan.