Itxi

Futbola

Errege Kopa 2018/19

Multivera, Kopatik at

Agentziak | Erredakzioa

Villanoveseren aurka 1-3 galdu eta gero, Kopako ametsa joan egin zaio talde nafarrari. Gaur bi partida jokatuko dira, eta bihar hurrengo kanporaketarako zozketa egingo dute.

Talde nafarrak galdu egin du (1-3) Villanovenseren aurka, eta emaitza horrekin 2018/19 Errege Kopako hurrengo kanporaketatik at geratu da.

Partida oso goiz hautsi zen, 14. minutuan Pajueloren bitartez Villanovensek lortutako gola dela medio. Kanpotarrek markagailua eta partida erabat euren alde jartzeko aukera izan zuten penalti-puntutik, baina Xiscuk kale egin zuen.

Multiveraren erantzuna heldu zen orduan. Xiscuk penaltia huts egin eta hiru minutura, 36. minutuan, Jesus Losantosek markagailua berdintzea lortuko zuen (1-1).

Bigarren zatian, Villanovenseko jokalariek aukerak aprobetxatu zituzten, eta 50. minutuan Poleyk eta 90.ean Leandrok talde nafarra Kopatik at uztea lortu zuten, gol bana sartuta (1-3).

Emaitza horrekin, ostiralean, Kopako zozketan, ez da ez Bigarren B Mailako ezta 3. Mailako euskal talderik ere izango. Horrekin batera, kanporaketa honetan garaitzea lortu duten taldeak eta gaurko bi partidetako garaileak lehen mailako taldeekin batera arituko dira hurrengo kanporaketan.

 

Hirugarren kanporaketako emaitzak:

- Elx 1-4 KORDOBA

- EBRO 2-1 Lleida

- LUGO 1-0 Alcorcon

- Mutilvera 1-3 VILLANOVENSE

- SANT ANDREU 1-0 Calahorra

- RACING SANTANDER 1-0 UD Logroñes

- MELILLA 2-0 Ontinyent

- Lorca 0-3 CULTURAL LEONESA

- Zaragoza 0-1 CADIZ

- Rayo Majadahonda 1-1 SPORTING (penaltietan)

- ALMERIA 3-1 Reus