Futbola
Mendizorrotzan
Erakustaldi bikaina eman du Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka irabazita
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde euskaldunak bere aurpegirik onena eskaini die Mendizorrotzara hurbildu diren zale guztiei, Venezuelako selekzioaren aurka 4-2 irabazita. Gomez, Bautista, Arbilla eta Aritz izan dira goleagileak.
Euskal Selekzioak erakustaldi bikaina eman du Mendizorrotzan Venezuelako selekzioari 4-2 irabazita. Talde euskalduna nagusi izan da eta joko gehiago aurkeztu du.
Ibai Gómez, Jon Bautista, Anaitz Arbilla eta Aritz Elustondo izan dira goleatzaileak gurean, eta Aristoteles Romero eta Andres Ponce Venezuelako taldean.
Duela 38 urte Euskal Selekzioak ez zuela Mendizorrotzan jokatzen, eta duela bi urte ez zela zelairatzen.
Venezuelari dagokionez, Rafael Dudamelek hainbat proba egin nahi izan zituen, ohikoak ez diren jokalari batzuekin baina eraginkortasun falta izan du partidaren kontrola bereganatzen saiatu den arren.
Euskal Selekzioak hasiera ona eman dio partidari eta Manu Garciaren erremate batean izan dute lehen aukera.
Azken txanpan, Selekzioak abantaila handitu du Aritz Elustondok buruz egindako laugarren golari esker, 4-1ekoa ezarriz.
Hala ere, luzapenean Andres Poncek aldea txikitu du Venezuelaren bigarren gola eginez, Roberto Rosalesen jokaldi batean Yuri gainditu eta ate barrura sartuz (4-2).
Fitxa teknikoa:
4 - Euskal Selekzioa: Riesgo (Serantes 45.min); Martin Aguirregabiria, Elustondo, Iñigo Martinez (Arbilla 45.min), Yuri; Illarramendi (Dani García, 45.min), Manu Garcia (Vesga, 58.min); Williams, Zurutuza (Eraso 45.min), Ibai Gomez (Sangalli, 45.min); eta Aduriz (Bautista, 45.min).
2 - Venezuela: Romo; Rosales, Osorio, Angel, Mago; Romero (Moreno, 72.min), Figuera (Savarino, 58.min); Murillo, Otero (Rincon, 58.min), Peñaranda (Bello, 65.min); eta Martinez (Ponce, 65.min).
Golak: 1-0. 25.m: Ibai Gomez, faltaz. 1-1. 30.m: Romero. 2-1. 49.m: Bautista. 3-1. 53.m: Arbilla. 4-1. 87.m: Elustondo, buruz 4-2. 91.m: Ponce, buruz.
Epailea: Undiano Mallenco