Itxi

Futbola

Lehenengo kanporaketa

Gernika-Durango eta Barakaldo-Multivera kanporaketak, asteazken honetan Errege Kopan

eitb.eus

Errege Kopako txapelketa aste honetan ekingo diote Bigarren B mailako eta Hirugarren mailako taldeek.

Bigarren B Mailako eta Hirugarren Mailako taldeek asteazken honetan, irailaren 5ean, ekingo diete 2018/2019 denboraldiko Errege Kopako lehendabiziko kanporaketei. Kanporaketa horiek partida bakarrera jokatuko dira, eta badira bi euskal taldeei eragiten dietenak: Gernika Club - Durango eta Barakaldo - Mutilver.


Honako hauek dira kanporaketa guztiak:

1. kanporaketa: Club Rapido de Bouzas - Unionistas de Salamanca

2. kanporaketa: Mensajero - Compostela

3. kanporaketa: Internacional de Madrid DSL - Fuenlabrada

4. kanporaketa: Navalcarnero - Cultural y Deportiva Leonesa

5. kanporaketa: Langreo - UD Logroñes

6. kanporaketa: Gernika Club – Durango (20:00)

7. kanporaketa: Mirandes - Racing Club de Santander

8. kanporaketa: Barakaldo – Mutilvera (20:15)

9. kanporaketa: Calahorra - Gimnastica de Torrelavega

10. kanporaketa: Cornella - Sant Andreu

11. kanporaketa: CD Castellon - Conquense

12. kanporaketa: Poblense - Ontinyent

13. kanporaketa: Lleida Esportiu - Teruel

14. kanporaketa: Don Benito - Cartagena

15. kanporaketa: Yeclano - Melilla

16. kanporaketa: UCAM Murtzia - Ceuta

17. kanporaketa: Talavera de la Reina - Jaen

18. kanporaketa: Marbella - Ebro

 

Bigarren kanporaketa

Txapelketako hurrengo kanporaketa, hots, bigarrena izango dena, datorren astean jokatuko da (irailaren 12an). Bertan izango dira, batetik, lehen kanporaketako 18 talde irabazleak; bestetik, lehen kanporaketa hori lehiatzetik libre geratu ziren bost taldeak (Villanovense, Real Murtzia, Badalona, Tudelano eta Lorca). Horrenbestez, 23 talde izango dira lehian hurrengo asteazkenean; alabaina, 11 lehia joka daitezen, kanporaketen zozketa egin zenean erabaki zen 8. kanporaketako irabazleak (Barakaldo - Mutilvera) zuzenean pasatuko zela hirugarren kanporaketara, bigarrenean parte hartzeko beharrik izan gabe.

 

Hartara, honako hauek dira bigarren kanporaketako norgehiagokak:

- 12. kanporaketako irabazlea - 17. kanporaketako irabazlea

- Villanovense - Badalona

- 15. kanporaketako irabazlea vs Tudelano

- 13. kanporaketako irabazlea vs 2. kanporaketako irabazlea

- 4. kanporaketako irabazlea vs 3. kanporaketako irabazlea

- 16. kanporaketako irabazlea vs 7. kanporaketako irabazlea

- 14. kanporaketako irabazlea vs 5. kanporaketako irabazlea

- 10. kanporaketako irabazlea vs 6. kanporaketako irabazlea

- 9. kanporaketako irabazlea vs 11. kanporaketako irabazlea

- Lorca vs 1. kanporaketako irabazlea

- 18. kanporaketako irabazlea vs Real Murtzia

Horrez gain, Bigarren Mailako taldeek ere bigarren kanporaketan hasiko dute Kopako Txapelketako euren ibilbidea, beren artean jokatuko dituzten neurketetan. Partida horietako batean Osasuna arituko da Reusen aurka, 20:00etatik aurrera, Sadarren.

- Las Palmas - Rayo Majadahonda

- Osasuna - Reus

- Elx - Granada

- Malaga - Almeria

- Mallorca - Oviedo

- Alcorcon - Extremadura

- Numantzia - Sporting

- Albacete - Lugo

- Tenerife - Cadiz

- Kordoba - Gimnastic de Tarragona

- Zaragoza - Deportivo