Itxi

Futbola

Akordioa, itxita

Euskal Selekzioa-Venezuela, urriaren 12an, Mendizorrotzan

eitb.eus

FIFAk lagunartekoak jokatzeko jarritako egunetako batean jokatuko da; beraz, Euskadiko Futbol Federazioak zuen erronketako bat beteko da.

0:28

Euskadiko Futbol Federazioak eta Venezuelako Federazioak lagunarteko partida jokatzeko akordioa itxi dute.

Neurketa urriaren 12an jokatuko dute Euskal Selekzioak eta Venezuelak, Mendizorrotzako futbol-zelaian, iluntzeko 20:45ean. Aste honetan bertan itxi dute akordioa.

Gasteizen jokatutako azken partida 1980ko abuztuaren 5ean izan zen. Euskal Selekzioak Hungariaren kontra jokatu zuen 1-5 galduz.