Itxi

Futbola

Azken ordua

Euskal Selekzioa: Iribarrek selekzionatzaile kargua utziko du

Erredakzioa

Venezuelaren aurkako partidaren ondorengo pretsaurrekoan adierazi du Zarauzko entrenatzaileak.

Euskal Selekzioko entrenatzaileak, Jose Angel Iribarrek selekzionatzaile izateari utziko diola aditzera eman du Venezuelaren aurkako garaipenaren ondorengo prentsaurrekoan. Azken 18 urteetan Mikel Etxarrirekin batera selekzioko entrenatzaile izan denak agur esango dio beraz aulkiari.

“Unea dela uste du. Nire jendearekin ondo pentsatu dut eta ez dago arrazoi berezirik. 18 denboraldi eman ditut selekzioarekin eta urte asko daramatzagu. Ordezko bat etortzeko ordua dela uste du” azaldu du Iribarrek, emozioz beterik.

Iker Munianek gola eskeini egin dio Athleticeko atezain ohiari eta “ilusio handia” egin diola aitortu di Iribarrek.

“Partida aurreko eztabaidan kargua utziko nuela aditzera eman diet jokalariei eta eskertzekoa da”.