Itxi

Futbola

Deialdia

Xabi Alonso eta Javi Martinez euskal selekzioaren buru izango dira

Erredakzioa

Deialdian 11 debutari daude. Iribarrek eta Etxarrik Athleticeko hamar jokalari, Realeko zazpi eta Osasunako Oier Sanjurjo deitu dituzte.

Xabi Alonso (Real Madril) eta Javi Martinez (Athletic) munduko txapeldunak izango dira 22 jokalarien zerrendako buruak. Jose Angle Iribar eta Mikel Etxarri entrenatzaileek deialdia jakitera eman dute gaur, euskal selekzioak eta Venezuelak abenduaren 29an, San Mamesen, jokatu beharreko lagunarteko partidarako.

Deialdian, Athleticeko hamar jokalari (Javi Martinez, Igor Gabilondo, Fernando Amorebieta, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose, Koikili Lertxundi, Carlos Gurpegi, Markel Susaeta, Gaizka Toquero eta Iker Muniain) eta Realeko zazpi (Mikel Aranburu, Mikel Gonzalez, Xabi Prieto, Carlos Martinez, Jon Ansotegi, Joseba Llorente e Imanol Agirretxe) daude.

Gainera, Iribarrek eta Etxarrik Real Madrileko Alonso, Osasunako Oier Sanjurjo eta Zaragozako Ander Herrera deitu dituzte. Era berean, Frantziako ligan jokatzen duten Iparraldeko Pantxi Siriex (Toulouse) eta Stephan Ruffier (Monaco) deialdian sartu dituzte.

Aurten euskal selekziotik at geratu dira Aritz Aduriz eta Fernando Llorente. Gabonetako norgehiagoka hiru urtez jokatu gabe izan da, Euskadiko Futbol Federakundearen eta jokalarien artean adostasunik izan ez delako.

Gipuzkoako aurrelariak ez du Valentziaren baimenik izan partida jokatzeko. Llorentek, aldiz, erritmo baxuagoan entrenatu du aste honetan gainkarga bat duelako eta egun horietan atseden hartuko du, Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaileak gaur baieztatu duenez.