Futbola
Fitxaketak
Athleticek eta Realak bost urterako eskaintza egin diote Mikel Merinori
ETB
Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez nafarra ez dago gustura Newcastle taldean eta negoziazioak abian dira.
Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez Athleticek eta Realak bost urterako eskaintza egin diote Mikel Merino jokalariari.
Betisek ere antzekoa egin dio erdilari nafarrari. Halere, talde zuri-gorriak eta txuri-urdinak eskaintzen dioten gertutasunak pisua izan dezake, etxetik hurbil egongo litzatekeelako; andaluziarrek, ordea, Europan jokatuko dute datorren denboraldian.
Beraz, erdilari nafarraren etorkizuna Rafa Benitezen eskuetan omen dago. Neguan Bilbora etortzeko atea itxi zion, baina Merino ez dago gustura Ingalaterran eta Athleticen, Realaren eta Betisen eskaintzak mahai gainean ditu.