Itxi

Futbola

Abenduaren 29an

Euskal Federazioak Joseba Etxeberriari omenaldia egingo dio

Erredakzioa

Elgoibarreko jokalari ohiak urrezko ikurra hartuko du Venezuelaren aurkako partidan eta ohorezko sakea aterako du. Gainera, Iribarrek Amorebieta deituko duela adierazi du.

Joseba Etxeberriari omenaldia egingio dio Euskal Federazioak Venezuelaren aurkako norgehiagokan. Euskal selekzioarekin partda gehien jokatu dituen jokalaria izan da zuri-gorri ohia eta horregaitik urrezko ikurra emango dio Federazioak. Gainera, Elgoibarrekoak ohorezko sakea aterako du San Mamesen.

Bestalde, Jose Angel Iribarrek Amorebieta deialdian sartuko duela adierazi du prentsaurrekoan eta gainontzeko jokalarien zerrenda ostiralean (abenduak 17) aditzera emango du.

Euskal selekzioaren norgehiakorako sarrerak BBKko multizerbitzu kutxetan jarriko dira abenduaren 17tik aurrera eta San Mameseko lehiatiletan n27an, 28an eta 29an jarriko dira salgai. Prezioak 13 eta 24 euro artean egongo dira eta Athleticeko bazkideek 3 eurotako deskontua izango dute.