Futbola
Bertan behera
Euskal Selekzioak ez du Txileren kontra jokatuko
eitb.eus
Euskal Federazioak ezin izan ditu bidean topatutako oztopoak gainditu. Luis Mari Elustondo presidenteak baieztatu du.
Euskal Selekzioak ez du Txileren kontra jokatuko. Hil honen 25erako prestatzen ari ziren, baina bertan behera geratu da, Luis Mari Elustondo Euskal Federazioko presidenteak baieztatu duenez.
Gizonezkoen Euskal Selekzioak urte eta erdi inguru darama jokatu gabe. Partida Mendizorrotzan jokatu nahi zuten, hilaren 25ean, behin liga amaituta, baina bertan behera gelditu da. Euskal Federazioak ezin izan ditu bidean topatutako oztopoak gainditu.
Orain, irailean partida bat antolatzea dauka jomugan.