Itxi

Futbola

Lan bikoitza hegalekoentzat

Mourinhok 'sei gizoneko defentsa' atera dezake Bartzelonaren aurka

A.B.

Erredakzioa

Real Madrileko entrenatzaileak estrategia hau erabili zuen Barçaren aurka Camp Noun Chelsea eta Inter zuzentzen zituenean. Emaitza onak eman zizkion gainera.

Argi dago Real Madrileko entrenatzailea den Jose Mourinho estrategia arloan maisua dela eta partidak sarritan aurkariak jokatzen duen eraren arabera planteatzen dituela. Arraroa dirudien arren Mourinhok sei gizoneko defentsa atera dezake Bartzelonaren aurka. Seiko defentsa faltsua izango litzateke. Ez ditu sei defentsa peto aterako, baina litekeena da Bartzelonak erasora jotzen duenean hegaleko defentsak barrurantza sartzea eta zelai erdiko hegaleko jokalariak hagleko defentsa lanak egitea. Hau da, Marcelo eta Sergio Ramos barrura sar daitezke Peperi eta Carvalhori laguntzeko eta Di Mariak eta Ozilek lagundu egingo lukete hegaletan.

Astean zehar zurrumurrua ibili da Mourinhok Kedhira, Xabi Alonso eta Lass Diarra jarriko ote dituen zelai erdian Bartzelonaren jokoa geratzeko. Horrek Ozil edo Di Maria aulkian uztea ekarriko luke, baina horrela izanez gero badirudi alemaniarra izango litzatekeela aulkian egongo zena. Estreagia honekin jokatu zuen Mourinhok Txapeldunen Ligan Auxerrek aurka eta Real Madrilek garaipena lortu zuen arren ez zuen joko ona erakutsi. Mourinhori ez zitzaion taldearen jokoa gustatu partida horretan eta ordutik ez du zelai erdian hirukote hori atera.

Chelsea eta Inter zuzentzen zituenean eta Txapeldunen Ligan Bartzelonaren aurka bi talde hauekin Camp Noun jokatu zuenean seiko defentsa faltsu hau erabili zuen Mourinhok eta emaitza onak eman zizkion. Bartzelonak area hertzean arazoak izatea lortu zuen.