Itxi

Futbola

Hirugarren urtez jarraian

Esaitek ez dela selekzioaren Gabonetako partida jokatuko iragarri du

Erredakzioa

Euren ustez Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak duten "jarrera tamalgarria" prentsaurrekoan aztertuko dute ostegun honetan, Bilbon.

Hirugarren urtez jarraian ez dela Euskal selekzioaren Gabonetako partida jokatuko aurreratu du gaur Esaitek (Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldea).

Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasunaren alde aurrerapausoak ematerako orduan Euskadiko Futbol Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak agertutako "borondate eza"ri egotzi dio Esaitek partida ez jokatzearen ardura.

Selekzioaren inguruko polemika 2008. urtean sortu zen. Selekzioak Euskal Herria izendapena jaso ezean partida jokatzeari uko egin zioten jokalariek. Esaitek egungo egoera aztertuko du ostegunean, Bilbon, emango duen prentsaurrekoan. Euren esanetan Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren "jarrera tamalgarria" da.