Futbola
Akatsak saihesteko
Bideoz Lagunduriko Arbitratzea erabiliko dute 2018/19ko Liga txapelketan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tresna horrek epaile nagusiari lagunduko dio egoera jakinetan akats larriren bat egin dezala ekidin asmoz.
-
Italiako Ligan dagoeneko erabiltzen dute VAR (Video Assistant Referee sistema. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioak eta Ligak gaur baieztatu dutenez, datorren denboraldiko Liga txapelketan, Bideoz Lagundutako Arbitratzea (VAR) jarriko dute martxan. Lehendik ere espero zen erabakia zen, baina bi erakundeek gaur egin dute ofizial.
Aipatu sistema epaileei laguntzeko asmoa duen tresna da, une honetan munduko hainbat lehiaketetan probatzen ari direna (FIFAk antolatzen dituenetan, besteak beste) eta, ziur asko, Errusiako Munduko Futbol Txapelketan erabiliko dutena.
Finean, sistemak ahalbidetzen duena da bideoa ikusten ari den epaile laguntzaileak epaile nagusia ohartaraz dezala lau egoera jakinen gainean hutsegite garbirik eginez gero. Honako hauek dira lau egoera horiek: goleko jokaldiak, penaltiei buruzko erabakiak, zuzenean ateratako txartel gorriak eta jokalari baten nortasunaren gainean gertatutako nahasteak. Epaile nagusiari dagokio azken erabakia hartzea.