Itxi

Futbola

Dopina

Sei hileko zigorra Samir Nasrirentzat, dopinaren aurkako araudia hausteagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Dopinaren Aurkako Mundu Agentziak debekatuta duen metodo bat erabili zuen 2016an, Los Angeleseko klinika batean

  • Samir Nasri 2012ko Eurokopa jokatzen Frantziako selekzioarekin. Artxiboko argazkia: EFE

    Samir Nasri 2012ko Eurokopa jokatzen Frantziako selekzioarekin. Artxiboko argazkia: EFE

UEFAk jakitera eman duenez, sei hileko zigorraldia ezarri dio Samir Nasri futbol-jokalari frantziarrari dopinaren aurkako araudia hausteagatik. Nasrik, besteak beste, Arsenal Manchester City eta Sevilla bezalako taldeetan jokatu du.

Futbol-erakundeak erruduntzat jo du "Dopinaren Aurkako Mundu Agentziak debekatuta duen metodo bat erabili izanagatik". Nasriren abokatuak azaldu zuenaren arabera, arau-hauste hori jokalariak 2016an, Los Angeleseko klinika batean egin zuen tratamendu bategatik etorri zen, bere oporretan zegoela ondoezik sentitu eta botaka ibili ostean.

Frantziarrak erabilera terapeutikorako salbuespen bat (TUE, Therapeutic Use Exeption) eskatu zuen bere auzirako; alabaina, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak ukatu egi zioten, eta, horrenbestez, litekeena zen UEFAren zigorra heldu zedila.

Frantziako selekzioarekin aritu izan den jokalaria talderik gabe zegoen une honetan, joan zen hilean Antalyaspor talde turkiarrean jokatzeari utzi eta gero.