Futbola
Kluben Munduko Txapelketa
Real Madril, munduko txapeldun
Erredakzioa
Zidanek zuzentzen duen taldeak 1-0 irabazi dio Gremiori Kluben Munduko Txapelketako finala eta bigarrenez jarraian izendatu da munduko txapeldun. Cristiano Ronaldok sartu du garaipenaren gola.
-
Real Madrileko jokalariak eta teknikariak Kluben Munduko Txapelketako garaikurrarekin. Argazkia: EFE
Real Madril izendatu da 2017ko Kluben Munduko Txapelketako irabazle, finalean Gremiori 1-0 irabazita. Bigarrenez jarraian lortu du Real Madrilek munduko txapeldun izendatzea eta bere historiako urte onena osatu du.
Cristiano Ronaldok sartu du partidako gol bakarra (1-0) 54. minutuan maisuki jaurti duen falta baten bitartez. Partida kontrolpean izan du Zidanek zuzentzen duen taldeak eta ia ez dio arriskua sortzeko aukerarik eman Gremiori.
Fitxa teknikoa:
Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Ramos, Varane, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric; Isco (Lucas Vazquez, min.73), Benzema (Bale, min.79) eta Cristiano Ronaldo.
Gremio: Grohe; Edilson, Geromel, Kannemann, Cortez; Jailson, Michel (Maicon, min.84), Ramiro (Everton, min.71), Luan, Fernandinho; eta Barrios (Jael, min.63).
Gola: 1-0, min.54, Cristiano Ronaldo.
Epailea: Cesar Ramos (MEX).
Zelaia: Zayed Sports City Stadium.
s City Stadium.