Futbola
1-1 Kongoren aurka
Clementek berdinketarekin ekin dio Kamerungo hautazaile karguari
Erredakzioa
Kongoren aurka 1-1 berdindu zuen Barakaldoko entreantazilearen taldeak. Ilungak 1-0ekoa sartu du Kongorentzat eta Nkulukutuk bere atean sartutako golari esker berdindu dute kamerundarrek.
Javier Clemenetek debuta egin du gaur Kamerungo hautatzaile moduan. Kongo zuten aurkari Clementern mutilek eta norgehiagoka 1-1ekoarekin bukatu zen. Afrikako Kopako sailkatze faseko partida izan zen bi talde hauek jokatu zutena.
Herita Ilungak sartu zuen 0-1ekoa Kongorentzat 37. minutuan eta Kamerunek partida berdintzea lortu zuten (1-1) Miala Nkulukutuk bere atean sartutako golari esker.