Futbola
Ipuruan
Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren kontra jokatuko du
eitb.eus
Iñigo Juaristik zuzenduko du Euskal Selekzioa. Neurketa azaroaren 25ean jokatuko da.
Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren kontra jokatuko duela iragarri du Euskadiko Futbol Federazioak. Neurketa azaroaren 25ean jokatuko da; Txekia 37. postuan dago FIFAren zerrendan.
Federazioak Iñigo Juaristi dela Euskal Selekzioaren aukeratzaile berria esan du ere.
Juaristi emakumezkoen futbolean dagoen euskal entrenatzailerik onentsuenetakoa da. Athleticekin lau Superliga irabazi zituen bulegoetako lana egitera pasa aurretik.