Itxi

Futbola

40 milioi ordaindu ditu

Bartzelonak ofizial egin du Paulinhoren fitxaketa

Erredakzioa

Kataluniako klubak 40 milioi euro ordaindu dizkio Guangzhou Evergrande talde txinatarrari erdilariagatik. Brasildarrak lau urterako kontratua sinatu du.

  • Paulinho. Argazkia: @FCBarcelona

    Paulinho. Argazkia: @FCBarcelona

Bartzelonak ofizial egin du astelehen honetan Jose Paulo Bezerra 'Paulinho' jokalaria fitxatu duela. Barçak 40 milioi euro ordaindu dizkio Guangzhou Evergrande talde txinatarrari. Brasildarrak, lau urterako kontratua sinatu du.

Paulinhok 29 urte ditu, 30 beteko ditu aurten. Datorren abuztuaren 17an pasako ditu osasun-frogak eta Bartzelonako jokalari moduan aurkeztua izango da. Paulinhok 120 milioi euroko etete-klausula izango du.