Futbola
LIGA
Athleticek etxean hasiko du Liga; Realak, Alavesek eta Eibarrek, kanpoan
Agentziak | Erredakzioa
Celta-Reala, Athletic-Getafe, Leganes-Alaves eta Málaga-Eibar dira abuztuaren 19-20ko lehen jardunaldiko partidak.
-
Ligako lehen jardunaldia. Argazkia: @rfef
Athletic izango da 2017-18 Liga etxean hasiko duen euskal talde bakarra, Realak, Eibarrek eta Alavesek kanpoan jokatuko baitute.
Egutegiaren zozketa Madrilen egin dute, Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen duen egoitzan.
Lehen jardunaldia abuztuaren 19-20an jokatuko da.
Athleticek Getafe hartuko du San Mamesen; Realak, berriz, Balaidosen jokatuko du, Celtaren aurka; Eibar Malaga aldera joango da, eta Alavesek Leganesen etxean hasiko du Liga.
Lehen jardunaldia
Deportivo - Real Madril
Girona- Atletico Madril
Malaga - Eibar
Athletic Club - Getafe
Sevilla - Espanyol
Leganes - Alaves
Bartzelona - Betis
Celta - Reala
Levante - Vila-real
Valentzia - Las Palmas