Futbola
2012ko Eurokopa
Liechtenstein-Espainia, (0-4): Europako txapelduna, arazorik gabe
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Torresek birritan, David Villak eta David Silvak sartu dituzte espainiarren golak.
Vicente Del Bosqueren mutilak jaun eta jabe izan ziren berdegunean eta partidako lehen gola Fernando Torresek (0-1) sartu zuen 18. minutuan. Ondoren, Villak 0-2koa sartu zuen 26. minutuan. Liechtensteinek bi aldiz oso urrutitik jaurti zuen, baina Casillas larritasunetan jarri gabe. Horrenbestez, 0-2ko emaitzarekin bukatu zen lehen zatia.
Bigarren zatiak antzeko gidoia izan zuen. Espainia nagusi izan zen eta ez zuen arazorik izan garaipena lortzeko. Fernando Torresek bere bigarren gola eta 0-3koa sartu zuen 54. minutuan. Zortzi minutu beranduago, David Silvak 0-4koa lortu zuen. Manchester Cityko jokalria zelairatu berri zegoen.
Silvaren golaren ondoren Espainiak hainbat gol aukera izan zituen, baina ezin izan zuen gol gehiago sartu. Azkenean, Espainiak 0-4ko emaitzarekin irabazi zuen.
Lehen multzoko beste partidan Lituaniak eta Eskoziak 0-0 berdindu dute.&' || 'nbsp;Txekiar Errepublikak atseden ihardunaldia izan du.&' || 'nbsp;Beraz, Espainia da multzo honetako liderra.
Fitxa teknikoa:
0 - Liechtenstein: Jehle, Oehri (Vogt, 46. min), Michael Stocklasa, Martin Stocklasa, Eberle (Rechsteiner, 44. min); Erne, Polverino, Wieser (Buchel, 82. min), Burgmeier; Hasler eta Frick.
4 - Espainia: Casillas, Sergio Ramos, Pique, Marchena, Capdevila, Busquets, Xabi Alonso, Xavi (Cesc, 46. min), Iniesta (Pedro, 65. min), Villa eta Torres (David Silva, 58. min).
Golak: 0-1, 18. min: Torres; 0-2, 26. min: Villa; 0-3, 54. min: Torres; 0-4, 62. min: David Silva.
Epailea: Bulent Yildirim (TUR).