Futbola
Larunbata, 20:30ean
Espainiako Superkopa: Sevilla, abantailarekin Barçari aurre egiteko
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Andaluziarrek 3-1 irabazi zuten joaneko partidan. Guardiolak munduko txapeldunak sar ditzake hasierako hamaikakoan. Sevillarrak Txapeldunen Ligan galtzetik datoz.
Larunbat honetan (20:30ean) jokatuko da Espainiako Superkopako itzulerako partida Camp Nou futbol zelaian. Aurrez aurre Bartzelona eta Sevilla ariko dira.
Joaneko partidan Sevillak 3-1 irabazi zuen eta abantailarekin ekingo dio partidari. Andaluziarra, ordea, galdu egin zuten asteazkenean Txapeldunen Ligako atariko faseko joaneko partidan. Sporting de Bragaren aurka galdu zuten 1-0eko emaitrzarekin.
Bartzelonak joaneko partidatik dakarren aurkako markagailua irauli beharra dauka eta horretarako Pep Guardiola entrenatzaileak munduko txapeldunak izan diren jokalari batzuk sar ditzake hasierako hamaikakoan. Hala, Pique, Xavi, Iniesta, Busquets eta Villa hasierako hamaikaoan egon daitezke. Atepean Pintok jokatuko duela dirudi.