Itxi

Futbola

Espainiako Superkopa

Sevilla-Bartzelona, (3-1): Andaluziarrek abantaila hartu dute

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Barça hasi zen irabazten Ibrahimovicek sartutako golari esker. Bigarren zatian, ordea, Sevillak markagailua irauli zuen Luis Fabianoren gol batekin eta Kanoutek sartutako bi golei esker.

Sanchez Pizjuan futbol zelaian jokatu zen Espainiako Superkopako joankeo partida. Nor baino nor Sevilla (Kopako txapelduna) eta Bartzelona (Ligako txapelduna) aritu ziren.

Bartzelona Munduko txapeldunak etxean utzita zelairatu zen. Hala eta guztiz lehen zati ona jokatu zuten katalanek. Ibrahimovicek sartu zuen partidako lehen gola 20. minutuan eta ondorioz Bartzelona 0-1 aurreratu zen markagailuan. Barça nagusi izan zen lehen zatian, baina lehen zatia 0-1ekoarekin bukatu zen.

Bigarren zatian, ordea, Sevillak erritmoa bizitu zuen eta gol aukerak sortzen hasi zen. Luis Fabianok sartu zuen golarekin partida berdindu zuen (1-1) 61. minutuan. Berdinketa sartu eta gero, jaun eta jabe izan zen Sevilla eta Kanoutek 72. minutuan 2-1ekoa sartu zuen. Hamar minutu beranduago, Kanoutek berak 3-1ekoa sartu zuen partida erabakita utziz.

Emaitza horrekin (3-1) bukatu zen norgehiagoka eta Sevillak abantaila hartu du datorren astean Camp Noun jokatuko den itzulerako partidarako.

Fitxa teknikoa:

3 - Sevilla FC: Palop; Konko, Escude, Fazio, Dabo; Jesús Navas, Zokora, Romaric (Cigarini, m.45), Perotti; Renato (Kanoute, m.64) eta Luis Fabiano (Negredo, m.70).

1 - FC Bartzelona: Miño; Alves, Sergio Gómez, Milito (Adriano, m.80), Abidal; Maxwell, Keita, Oriol, Dos Santos; Bojan eta Ibrahimovic (Messi, m.52).

Golak: 0-1, m.20: Ibrahimovic. 1-1, m.61: Luis Fabiano. 2-1, m.72: Kanoute. 3-1, m.82: Kanoute.

Epailea: Cesar Muñiz Fernandez.