Futbola
Pepe Melek ordezkatuko du
Gaizka Garitano entrenatzaile kargutik kendu du Deportivok
Erredakzioa
Leganesen aurka 4-0 galdu ostean A Coruñako Deportivok erabaki du Gaizka Garitano entrenatzaile kargutik kentzea. Pepe Melek hartuko du Galiziako taldearen ardura denboraldi amaierara arte.
-
Gaizka Garitano. Argazkia: EFE
Gaizka Garitanok ez du Deportivo entrenatzen jarraituko. Hala erabaki du A Coruñako klubak igande honetan. Larunbatean Leganesen aurka 4-0 galdu ostean Zuzendaritza Batzordeak euskal entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du.
Pepe Mel izango da Deportivo taldearen entrenatzailea denboraldi amaierara arte.