Futbola
Alaves-Bartzelona
Urkullu: 'Finala San Mamesen jokatzea apartekoa izango litzateke'
eitb.eus
Lehendakaria, nahiz eta Kopako finala Bartzelonaren kontra izan, baikor azaldu da.
Iñigo Urkullu lehendakariak Alaves taldea zoriondu nahi izan du Kopako finalerako txartela lortzeagatik.
Partida maiatzaren 27an jokatuko da noren eta Bartzelonaren kontra, aurkari gogorra, baina Urkullu baikor da eta irabazteko aukera asko ikusten ditu.
Non jokatuko den ez dago oraindik argi, halere, Urkulluk bere iritzia du, 'finala San Mamesen jokatzea apartekoa izango litzateke'.