Itxi

Futbola

France Football

Cristiano Ronaldok bere laugarren Urrezko Baloia eskuratu du

eitb.eus

Portugaldarrak sari bakarrera du orain Leo Messi. Argentinarrak bost ditu. Saria France Football aldizkariak ematen du.

  • Cristiano Ronaldo, 2016ko Urrezko Baloiarekin / France Football.

    Cristiano Ronaldo, 2016ko Urrezko Baloiarekin / France Football.

Cristiano Ronaldok bere laugarren Urrezko Baloia eskuratu du, 2008an, 2013an eta 2014an lortutakoen ostean. Denboraldian Txapeldunen Liga irabazi du Real Madrilekin, eta Eurokopa Portugalen.

Portugaldarrak Marco van Basten eta Johan Cruyff holandarrak eta Michael Platini frantziarra gainditu ditu -hiruna sari dituzte-. Urrezko Baloi gehien dituen bigarren futbolaria da; Leo Messik bost ditu (2009, 2010, 2012 eta 2015).

Cristiano: "Nire ibilbideko urterik onena izan da"

France Footballek zabaldu duen Santiago Bernabeun eginiko elkarrizketa batean, Urrezko Baloiaren irabazle berriak 2016 "urte ahaztuezina" izan dela esan du, "nire ibilbideko onena". Futbolariak garrantzia handiagoa eman dio Portugalekin irabazitako Eurokopari Txapeldunen Ligako tituluari baino, selekzioak "ez zuelako inoiz titulu garrantzitsu bat irabazi".

"Eskuko atzamarrekin zenbatu daitezke urtez urte maila mantentzen duten jokalariak, oso gutxi, eta nik mantendu egiten dut, eta horrek harro jartzen nau", esan du portugaldarrak.

Cristiano eta Messi, 2007an podiumean sartu zirenetik, Baloia irabazteko borrokan ibili dira. France Football aldizkariak ematen du, baina 2010 eta 2015 artean FIFA World Player sariarekin batera eman zuten.

2007

1. Kaká, 2. Cristiano Ronaldo, 3. Leo Messi

2008

1. Cristiano Ronaldo, 2. Leo Messi, 3. Fernando Torres

2009

1. Leo Messi, 2. Cristiano Ronaldo, 3. Xavi Hernández

2010

1. Leo Messi, 2. Andrés Iniesta, 3. Xavi Hernández

2011

1. Leo Messi, 2. Cristiano Ronaldo, 3. Xavi Hernández

2012

1. Leo Messi, 2. Cristiano Ronaldo, 3. Andrés Iniesta

2013

1. Cristiano Ronaldo, 2. Leo Messi, 3. Frank Ribéry

2014

1. Cristiano Ronaldo, 2. Leo Messi, 3. Manuel Neuer

2015

1. Leo Messi, 2. Cristiano Ronaldo, 3. Neymar

2016

1. Cristiano Ronaldo, 2. Leo Messi, 3. Antoine Griezmann